Deseskalatzean musikaz blai

Koronabirusak eragindako osasun-krisiak kulturarekin dugun harremana egokitu eta berrasmatzera behartu gaitu: taldeen birak eta udako festak bertan behera uztea, aretoetako edukiera mugatzea... Gauzak horrela, musika jaialdi ezberdinen berri duzue artikulu honetan.

Besteak beste, Iruñeko Baluartek eta Naiz egunkariak antolatu dituzte datozen asteetarako, Km Zero Musik Fest eta Naiz kontzertuak hurrenez hurren. Bietan parte hartuko dute zenbait euskal taldek.

Baluarteren kasuan pasa den igandean eman zion hasiera jaialdiari Peio Reparaz arbizuarraren Zetak proiektu berriaren kontzeartuarekin. Ekainaren 18an, Burlatako Nahiak Nahi taldeak emanen du kontzertua 21:00etatik aurrera. 

Naiz Kontzertuen kasuan, ekainaren 5ean izanen da lehenengo kontzertua Gatibu taldearen eskutik. Ekainaren 12an Nôgen talde donostiarraren txanda izanen da eta 19an Zetak taldearena. Ekainean azkena ekainaren 28an izanen da Huntza taldearen eskutik eta jaialdiaren azken kontzertua ETS talde arabarraren esku izanen da uztailaren 3an.

Bi jaialdietarako sarrerak jarraian dituzuen esteketan aurki ditzakezue: Km Zero Musik Fest eta Naiz kontzertuak

On egin!!!