Arturo Campion euskaltegiaren 50. urteurrena

Iruñeko Arturo Campion-IKA euskaltegiak 50 urte betetzen ditu ikasturte honetan. Iruñea eta Iruñerriko euskal kultura, hezkuntza, hedabide eta abarretako txoko guztietan bertatik igarotako hamaika lagun topa ditzakegu.

Haien esanetan, “Gure euskaltegian euskal hiztunak sortzea eta horiek euskaraz mintzatzeko aukerak sortzea izan ditugu eta ditugu helburu nagusi, euskara eta euskal kultura gure bizitzaren parte izan daitezen.“.

Comedias kalekoek egitarau oparoa prestatu dute halako urteurrena behar bezala  ospatzeko.

50 urte, hamaika istorio

  • Otsailaren 26an hasiko ziren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldiak gauzatzen. Egun horretan aurkeztu zituzten euskaltegiaren maskota, Arturo Campion idazle iruindarraren kilikia, eta ospakizunen karira Kasu taldeak sortutako abestia.

  • “50 urte, hamaika istorio” dokumentala.

  • Martxoaren 5ean, Teatrolari Antzerki Eskolak, Hutsun Txalaparta Taldeak,  Nafarroako Orfeoiko Gazte Abesbatzak eta Ortzadar Dantza Taldeko zenbait dantzarik Baluarten ikuskizun musikala eskainiko zuten

  • Atzo, martxoaren 10ean egin zituzten 50 urte; “50 urte, hamaika istorio” liburuaren aurkezpena egin zen.

  • Eta, maiatzaren 21erako jai-egun zoragarria antolatu dute; xehetasunak aurrerago jakinaraziko dituzte.

Gainera, formatu txikiagoko hainbat ekitaldi eginen dituzte  hiriko zenbait gunetan euskararen eta euskal kulturaren presentzia bazter guztietara eramateko.

Baina proiektu hauek guztiak aurrera eramateko betiko arazoa dute: dirua. Hori dela eta, jendearen elkartasunari dei egitea pentsatu dute eta internet bidezko diru bilketa abiatu dute. Edonork egin dezake bere ekarpena hemen.