Gabonetan, oparitu kultura

Bertan ditugu Gabonak. Urteko aro honetan ohikoa izaten da lagun artean edo familian opariak egitea. Aprobetxatu data hauek euskarazko kultura oparitzeko. Musika, literatura, antzerkiak… hamaika aukera daude!
Gehiago

Durangoko Azoka: ezinbesteko liburuak

Abenduaren 5etik 8ra garatuko da Durangoko Azoka. Landako Gunean 274 erakusmahai ipiniko dituzte 153 partaideren artean, eta 933 kultur nobedade egongo dira kultura zaleek hartzeko eta emateko. Denetariko estilo eta gaiak jorratzen dituzte sorkuntza lan horiek, eta tokikoak bezala, mundu mailakoak ere badira. Esaterako, Palestinari buruz aurkeztuko diren zenbait lan, euskaratik ere munduari begiratzen zaion adibide. Lan berriak aurkezteko 200 ekitaldi inguru programatu dira. Guk ezinbestekoen zerrenda bat prestatu dizuegu Elaideko jarraitzaileei, urte osoan zehar irakurtzeko.
Gehiago

Euskara Zero, euskarara hurbiltzeko

Zerotik hasita, euskarara hurbildu nahi duzu? Hori da Burlatako Udalak eta Sakanako Mankomunitateak antolatutako ikastaroen helburua. Munduko hamaika herrialdetatik etorritako hainbat herritarrek euskarara hurbiltzeko aukera probestu dute. 
Gehiago

Euskaraldiaren laugarren edizioko hamaikakoa aurkeztu dute

Laugarren Euskaraldia 2025eko maiatzaren 15etik 25era bitartean izango da, lehen aldiz, udaberrian. Haren enbaxadore izanen den hamaikakoa aurkeztu zuten joan zen astean Bilbon. 
Gehiago

Iruñaldia, euskarazko kultura garaikidea protagonista

Iruñaldia kultura-jaialdiaren lehen edizioak euskaraz sortzen ari diren proposamenik berritzaileenak eta ausartenak plazaratuko ditu hiri buruzagian, azaroaren 18tik 23ra bitartean.
Gehiago

"Ireki ateak mundu berri bati", euskara ikasleen testigantzak

Gure arteko askok egin dugun bezala, euskara ikasteko urratsa eman duten bost nafarren testigantzak bildu ditugu "Ireki ateak mundu berri bati" bideo bilduman. Gaur lehenengo alea duzue.
Gehiago