"Agerraldia" Nafarroako hego eta erdialdean euskarari hauspoa emateko

Agerraldia egitasmoak bere lehenbiziko pausoak eman ditu eta horren berri emateko bideo bat aurkeztu dute, oihartzun handia izaten ari dena. "Ager vasconumean" kokatzen da Agerraldia, Garestik Kortesera eta Zangozatik Bianara, eremu hau erdigunean kokatzeko bokazioz.

Agerraldiak hiru helburu ditu, euskararen ezagutza zabaltzea, erabilera eta euskaraz bizitzeko aukera handitzea, eta euskararen aldeko jarrerak indartzea eta sustatzea. Horretarako, zenbait proiektu abian jarri dituzte: aisialdikoak, lan mundukoak, euskarazko errotuluak jartzeko, mintza taldeak, eta abar.

Berriki, Errigoraren kanpainetan aritzen diren 25 ekoizleak, hurrengo bi urteetan bere lantoki eta eremuetan euskara planak ezartzeko asmoa eta konpromisoa adostu dute.