Tatxers: “Hiruzpalau amets larri”, 2021

Azken boladan musikazaleen arreta piztu duten musika talde berri asko sortzen ari da Nafarroan, horietako bat Tatxers da. Taldea 2018an sortu zuten Martin Ziriza, Iñigo Soria eta Jon Salinas gazte iruindarrek.

2019an Garaipen kutrea argitaratu zuten eta 2021eko uztailean, 4 kantuz osatutako Hiruzpalau amets larri iraupen laburreko diskoa kaleratu dute, 300 aleko edizio mugatu bat biniloan. Baina hori ez da entzuteko dagoen modu bakarra; izan ere, taldeak diskoa Bandcamp gunean igo du eta bertan entzun eta deskargatzen ahal da. Diskoarekin batera bi bideoklip aurkeztu dituzte, Goizean oskorri eta Urte kontua eta biek oso harrera ona izan dute.

Sakatu PLAY eta gozatu Tatxers taldearen kantuez.