Oparitu euskara(z)

Eguberriak ondoan daudela ohikoa da senide eta lagunentzako oparien erosketa planifikatzen hastea. Arrazoi asko daude opari jakin bat aukeratzeko, eta horien artean, maiz, euskara dago ere. Bere inguruan haurrak edo gazteak dituenak, eta euskara ere oparitu nahi duenak, aukera ugari aurki ditzake Euskarazko Produktuen Katalogoan.

Euskarazko Produktuen Katalogoa 115 toki entitatek bultzatutako proiektua da. Bi euskarri desberdinetan zabaltzen da. Alde batetik, paperezko edizioa dago, urtean behin argitaratzen eta zabaltzen dena (100.000 ale baino gehiago banatzen dira). Eta bestetik, www.katalogoa.eus helbidean Interneteko edizioa dago.
Katalogoak merkatuan dauden produktuen arteko aukeraketa bat jasotzen du, zenbait irizpideren arabera antolatuta: berritasuna, egokitasuna eta kalitatea. Zazpi ataletan sailkatuta daude: musika, liburuak, aldizkariak, DVD filmak, jostailuak eta jolasak, komikiak eta gurasoei zuzendutako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioaren berri ematen da, eta atal batzuetan sailkapena adinaren arabera ematen da. Dena bi bloke handitan jasotzen da: 0-12 urte bitarteko umeentzakoa eta 12-16 urte bitarteko gazteentzakoa, hain zuzen.
Azken nobedadeen alde egin nahi duenak ezinbesteko Durangon izanen du ezinbesteko hitzordua, abenduaren 4tik 8ra bitartean (3tik 7ra, on-line bertsioan), eta bertan, urtero bezala, euskarazko sormen-panoramak eman duen azkenaren berri emanen da.