Urmuga jaialdia, musika eta mendia

Urtero bezala, Urmuga jaialdia abian da eta kontzertu zein ibilbideetarako sarrerak erosten ahal dira. Mendirik mendi, kulturaz eta mendiaz gozatzeko modu bat da Urmuga. Esperientzia horrek, baina, berez dakar herrigintza, saretzen da euskal kultura, sortzen ditu harreman sozialak, kulturalak… ekimen poetiko bat sortzen da naturaren kapritxo batetik.

Jaialdi honetan mendizaletasunak eta musikak bat egiten dute. Urmuga mendi zeharkaldi musikatua da, eta natura eta pertsonak musikaren bidez harremanetan jartzen dira. Jaialdia 2020an abiatu zen eta Euskal Herri osoa mendebaldetik ekialdera zeharkatzen du, "mendi tontor, herritxo eta bailaretara musika eta naturarekiko maitasuna ekarriz". Gure imajinario kolektiboan, mugek banatu, bereizi, urrundu egiten dute, baina Urmuga ekimenak irudi hori ezabatu eta berri bat sortu nahi du musikaren eta mendiarekiko maitasunaren bidez.

Mendia

Edozein mendizalek aukera izanen du URMUGA bere osotasunean, astebete, edo zatiren bat burutzeko. Mendigidari batek zainduko du mendizaleen ibilia.

Ibilbideen sarrerak

Musika

Euskal Herriko eta atzerriko hainbat musikari eta kantari izanen dira Urmugako kontzertuetan, Et Incarnatus Orkestrak lagunduta. Jaialdiaren hemeretzi egunetan, formatu handiko bost kontzertu eta formatu txikiko bertze bortz izanen dira mendi ibilaldia jarraituz.

Kontzertuen sarrerak