Udan ere baditugu musikaz gozatzeko hamaika aukera. Batetik, herritako jaietako eskaintza eta bestetik, han eta hemen antolatzen diren musika jaialdiak. Euskal Herrian, besteak beste, sona handikoak diren bi musika jaialdi ditugu: EHZ (Euskal Herria zuzenean jaialdia) eta Hatortxu Rock. Lehenengoa gaur bertan hasi eta ekainaren 29ra arte izanen da, eta bigarrena uztailaren 24tik 27ra ospatuko da.
EHZ Festibalak ingurugiroarekiko errespetuan jarduteko egaiamendu irmoa dauka eta horregatik, Euskal Herrian eta Europan aitzindariak izan diren ekinbideak ezarri ditu martxan: plastikaren erabilpena murriztea ahalbidetu duten baso berrerabilgarriak, produktu kimikorik gabeko komun idorrak, garraio kutsadura sahiesteko KM zeroko ekoizpenak eta birziklapen neurriak. jaialdia asteburu honetan ospatuko da Nafarroa Behereko Arberatze udalerrian. Jardueraz beteriko egitaraua prestatu dute herriko leku ezberdinetan. Adin tarte ezberdinetako publikoei zuzendutako hamaika jarduera izanen dira: musika, tailerrak, ikusgarriak. ikuskizun hauek guztiak herriko puntu ezberdinetan izanen dira. hauen inguruko informazio guztia web orrian aurkituko duzue.
Antolatzaileek horrela aurkezten dute egitasmoa: "EHZ EZ DA KONTSUMITZEN BAINA PARTE HARTZEN DEN FESTIBALA DA! 1996. urteaz geroztik, Euskal Herria zuzenean ez da besta bat besterik, baizik eta elkar trukaketa eta gogoetarako benetako bektorea. Gure elkarteak identitate plurala irudikatzen du, balio hauek bultzatuz: feminismoa, antikapitalismoa, ekologia, askatasun sexuala, justizia soziala, internazionalismoa, kultura-aniztasuna eta bazterketa-modu guztien aurkako borroka".
HATORTXU ROCK uztailean ospatuko da, uztailaren 24tik 27ra Nafarroako Lakuntza herrian. Musika eta elkartasun jaialdia da eta 1999. urtean ospatu zen lehen aldiz. Aurtengoa ordea, azkena izanen da. Euskal Herriko eta bertakoak ez diren hainbat taldeen musikaz gozatzeko aukera izanen da. Musika emanaldiez gain, festibal honetan ere bestelako jarduerak ere antolatu dituzte.
Azken edizio honetan ia 100 talde eta artista arituko dira, bost agertokitan banatuta: Anestesia, ZETAK, Gorka Urbizu, Delirium Tremens, Barniz, Bizardunak, Deskontrol + Arkada Social, Reincidentes, Kaleko Urdangak, KOP, Zea Mays, Las Ninyas del Corro, Mirua, Potato, Nafarroa 1512, Naxker, ødei, Odolkiak Ordainetan, Svetlana, On, Talco, Juantxo Skalari & La Rude Band + Set Skalariak, Xiberoots, Xutik eta Zaunka, Latzen, Afu, Alaitz eta Maiderrek Burutikekin batera eskainiko dituzten kantuak, Skatu, Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria, Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne, Maruxak, Ibil Bedi, Autobus Magikoa, Sukena, The Lio, Kaotiko, Bulego, Buitraker, Nøgen, Tatxers, Skabidean, Streetwise, Banda Bassotti, Gozategi, Never Surrender, Eñaut Elorrieta, Los Zopilotes Txirriaos, Betagarri, Herdoil, Sofokaos, Iñigo ETS, Ana Tijoux, Roba Estesa, Hogei Berriro, Bourbon Kings, Trikidantz, Trikiteens, Olaia Inziarte, Auxili, Kristal Kolpatuak, Gora Musika, Tapia Eta Leturia, Anje Duhalde, Fermin Balentzia, Dinamita, La Txama eta Flakofonki, Tremenda Jauria, Soziedad Alkoholika, Ene Kantak, Porrotx, Amaiur, Ene Kantak, Muga Zero, Moisés no duerme, Crim, Inadaptats, Koma, Lendakaris Muertos, Green Valley, Dj Reimy, Dj Bull + Dj Jotatxo, Dj Fresa Morango eta Fillas De Cassandra.
Hiru eguneko bonuak 110 euroan daude salgai jaialdiaren webgunean. Bertan sarrerez gain jaialdiaren informazio guztia aurkituko duzue.
Musikaz gozatu eta euskaraz bizi!!