Urmuga 2021, musika mendian

ELAIDEn euskarazko kultur ekimenen berri ematen jarraituz, oraingo honetan Urmuga ekimenaren 2021eko edizioa aurkeztu nahi dugu. Jaialdi honetan, mendizaletasunak eta musikak bat egiten dute Euskal Herriko uren banalerroa zeharkatzen duen bidaian.

Urmuga mendi zeharkaldi musikatua da, eta natura eta pertsonak musikaren bidez harremanetan ipintzea du helburu.

https://urmuga.eus/es/urmuga2021-2

Urmuga mendi zeharkaldi musikatua da, eta natura eta pertsonak musikaren bidez uztartzea du helburu. Edizio honetan, gainera, Pago Zaharra izeneko ekimen berri baten bidez, jendea kontzientziatu nahi da ondasun natural ez-materialak zaintzeko beharraz: basoak, zuhaitzak, ibaiak, baserriak, bordak, etab. Gainera, 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerrak egingo dira.

19 etapatan banalerroan zeharreko oinezko zeharkaldia osatuko da, Artziniegako Anguloko portutik (Araba) Nafarroako Hiru Erregeen Mahairaino, mendebaldetik ekialdera, Euskal Herriko iparraldea eta hegoaldea lotuz. Gailur, leku eta herri esanguratsuenak musikaz beteko dituzte eta Urmuga inguruko pertsonak eta herriak harremanetan jarriko dituzte.

19 egunez kontzertu batek amaiera emango dio euskal gailur ezberdinetatik zeharreko ibilaldiari. Urmugako ibilbideak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen ditu uren banaketa-lerroa markatzen duten tontorrak, Kantauri itsasora isurtzen diren arroak eta Ebrorantz doazenak.

Urmugako kontzertuetan, uztailaren 14tik 31ra, besteak beste, Donostiako Orfeoia, Gorka Urbizu, Ruoer Ordorika, Mikel Urdangarín eta abar arituko dira (ikus egitaraua:https://urmuga.eus/musika#egitaraua).

Gogoratu behar da ekimenean parte hartzeko hainbat modalitate daudela. Egun bateko edo asteburuko zeharkaldietan parte har daiteke. Erreserbak gutxienez bi egun lehenago egin behar dira (ikus modalitateak: https://urmuga.eus/mendiak#zatoz-zeharkaldira)

Informazio gehiagorako, www.urmuga.eus