Solaslaguna, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako mintzapraktika ekimena

Baztan, Malerreka eta Bortzirietako Solaslagunean izena emateko epea zabalik da.
Solaslaguna mintzapraktika ekimenak euskaraz aritzeko talde txikiak antolatzen ditu, eta astean behin biltzen dira, gutxienez, ordu betez. Talde hauetan euskaraz hitz egiteko gaitasuna hobetu nahi duten 3 edo 4 lagun eta txukun hitz egiten duten 1 edo 2 elkartzen dira.

Baztanen, Malerrekan eta Bortzirietan jende askoren eguneroko harreman hizkuntza euskara da, baina ez denena. Euskara erabiltzen ez duten hainbat herritar euskaltegian ikasten ari dira, eta beste hainbat euskara ulertzeko gai dira baina esfortzu handia egin behar dute hitz egiteko, erosoago moldatzen direlako gaztelaniaz.

Solaslagunaren bitartez, euskaraz aritzeko ahalegina egin behar duten pertsona horiek hainbat trebetasun lortzen dituzte, adibidez, jarioa hobetzen dute, zerbait gaizki esateari beldurra kentzen diote eta lotsa galtzen dute. Azken finean, hizkuntza maila hobetzen dute, eta haien inguruko pertsonekin euskaraz aritzeko nahiz eguneroko bizimoduan euskara erabiltzeko segurtasun handiagoa eskuratzen dute.

Izen-ematea:

  • Solaslagunaren txokoa: 610 920 673 / solaslaguna@topagunea.eus
  • Baztango Euskara Zerbitzua: 948 580 006 / euskara@baztan.eus
  • Malerrekako Euskara Zerbitzua: 948 451 746 / euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org
  • Bortzirietako Euskara Zerbitzua: 948 634 125 / euskara @bortziriak.eus
  • Baztango AEK euskaltegia: 948 452 471
  • Malerrekako IKA euskaltegia: 948 451 555
  • Bortzirietako IKA euskaltegia: 948 637 796

Sustatzaileak: Euskaltzaleen Topagunea eta Baztango, Malerrekako eta Bortzirietako Euskara Zerbitzuak.

Mintzapraktika egitasmoak