Mintzanet, euskara on-line eta doan praktikatzeko aukera

www.mintzanet.net webgunean izena ematea hagitz erraza da. Ohiko mintzapraktiketan bezala, euskaraz ongi dakiten bidelagunak eta euskara praktikatu nahi duten bidelariak astean behin hitzordua egiten dute euskaraz solasteko. Aurten VI. Mintzanet sariak banatuko dituzte azaroaren 24an, Durangoko Plateruenan.

Mintzanet euskara on-line eta doan praktikatzeko aukera da. Bidelagunak euskaraz ongi daki (ez du titulurik behar) eta bidelariak praktikatu egin nahi du (A2 maila altua-B1). Mintzanetek bidelaria eta bidelaguna (bat-bat) harremanetan paratzen ditu eta elkarrizketak Internet bidez izaten dira. Ez dago helburu didaktikorik. Soltura irabaztea eta lotsa galtzea dira proiektuaren xedeak.

Aurtengo #MintzanetEguna Durangoko @plateruena Kafe Antzokian eginen dute, azaroaren 24an.
12:30ean bidelagun eta bidelari onenak sarituko dituzte, baita aipamen berezia zein den erran ere.  Horrez gain, 14:00etan bazkaria izanen da.