Mintzakide, euskaraz aritzeko ekimena

Hil honen bukaera arte zabalik dago Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Mintzakide programan izena emateko epea. Mintzakide euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak eta mintzapraktika egin nahi dutenak biltzeko programa da.

Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko edo euskaraz bizitzeko aukera ematen dizu. Parte-hartzaileak astean behin biltzen ohi dira, ordubetez, talde txikietan, edozein aktibitate aitzaki: kafea hartu, paseoan ibili…

Baina hori baino gehiago ere bada; izan ere, esperientziaz, bizipenez eta emozioez osoturiko mundu zabal bat eskaintzen du, antolatzaileek adierazitako moduan: “Denek dute helburu komun bat, aisialdian euskaraz gozatzea, baina denborak aurrera egin ahala hizkuntzaz haratago doazen beste emozio eta bizipen batzuekin egiten dute topo mintzakideek”.  “TÚtik GUra. Ongi etorri Mintzalagunon Mundura!” aurtengo leloak ezin hobe laburtzen du Mintzakidek eskaintzen duena.

Udaletako Euskara Zerbitzuak eta Topagunea elkarlanean  ari dira, egitasmoa ahalik eta herri gehienetara ailega dadin. Horregatik, zerbitzuetan izena ematea edo informazioa jasotzea dago. Iruñerrian parte hartu nahi dutenek  http://www.irunerrikomintzakide.org/ web-orriaren bidez ere izena ematea dute.