Euskaraldia martxan da jada!

Iazko emaitza positiboak ikusita, indartuta eta gogotsu atera da Euskaraldia. Hori dela eta, berrikuntza batzuk sartzera ausartu dira antolatzaileak. Informazio hau eta gehiago datorren larunbatean, azaroak 23, 11:00etan, zabalduko dugu Zentralen egingo dugun aurkezpen-ospakizun ekitaldian.
Hortaz, zatoz gurekin Euskaraldia ospatzera! Azaroak 23, larunbata, aurkezpen ekitaldia Iruñeko Zentral aretoan, 11:00etatik aitzina. Petti, Ibil Bedi, Demode Quartet, pintxoak, umorea... Animatu!Lehenengoa: 15 eguneko ariketa izango da: 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra.

Bigarrena: pertsonak -Belarriprest eta Ahobiziak-erdigunean egongo gara, baina espazioak erabiltzea dugu helburu ariketa zabaldu dadin. Honetarako entitate desberdinak gonbidatuko ditugu Ariguneak sortzera, hau da, euskaraz lasai aritzeko guneak.

https://euskaraldia.eus/