Sanferminetan, bizi euskaraz

Udako festa-giroan sarturik gaude bete-betean, Sanjoanak, Sanpedroak…. eta abar. Sanferminak ate joka ditugu, bi urteko etenaldiaren ondotik. Iruñera hurbiltzen bazara, euskaraz bizi eta goza.
Iruñean urtean zehar euskararen alde diharduten hainbat kolektibo eta partikularrek Sanferminetan ere beste horrenbeste egiten saiatzen dira: Hortaz, ELAIDEtik festan eta kalean euskaraz parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Lerro hauetan Sanfermin euskaldunen berri eman nahi dizugu; horretarako, honatx hiriko hainbat taldek, elkartek eta abarrek prestaturiko egitaraua:

HERRI SANFERMINAK

Festagune nagusian euren jarduna egiteko traba ugari izan ondoren, hainbat egoitza baliatuko dituzte antolatu duten programazioa herritarrei eskaintzeko; hala nola, Katakraken, Gora Iruñean, Matalazen, San Ana eta O Plazetan eta Zabaldin kokatuko dituzte ikuskizun eta emanaldiak. Ikusi egitaraua hemen.

NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA

Uztailaren 7an, 8an, 10ean, 11n, 12an eta 14an era askotako bertso saioak antolatu ditu, heldu eta haurrentzat. Egitarau osoa hemen.

ZALDIKO MALDIKO

Antsolegako Elkarteak, urtero egin ohi duen moduan, aurten ere, giro aparteko tabernaz eta ogitarteko goxoez gain egitarau oparoa prestatu du. Eta ez ahaztu Antsoleaga karrikan egin ohi den herri bazkaria. Egitaraua hemen.

OINEZ TXOKOA

Aurten Tafallako Garces de los Fayos ikastolak antolatuko du Nafarroa Oinez. Ikastola babesteko taberna eta ogitartekoak emango dituzte; eta lagungarri gisa, musika egitarau oparoa aurkeztu dute. Eskaintza osoa hemen.

ORREAGA FUNDAZIOA

Urtero egin duen legez, aurtengoan ere Sanferminetan Kantari izeneko bazkaria antolatu dute uztailaren 9rako.

ETA GAINERA…..

Herri-kolektiboek eta hainbat talde, mugimendu eta elkartek euskara present izanen den egitarau mundiala osatu dute, Iruñeko bazter guztiak jai giroan murgiltzeko. Hemen duzue egitarau trinkoa bezain erakargarria.

 

 

UZTAILAK 6, 7 eta 8

UZTAILAK 9, 10 eta 11

UZTAILAK 12, 13 eta 14

 

 

 

 

 

IKUS-ENTZUNEZKOAK

Jaien harira euskarazko irratiek eta telebistek programazio bereziak izanen dituzte. Aurten, entzierroak EUSKARAZ telebistan.

ONGI PASA JAIETAN ETA……. GORA SAN FERMIN!!!