Iruñerriko IV. Mintzodromoa apirilaren 9an, Baluarten

Euskarabideak eta Iruñerriko euskaltegi guztiek, Taupa mugimenduarekin batera, antolatutako ekitaldia Iruñeko autobus geltoki zaharretik Baluartera eramanen da. Izena emateko aukera zabalik dago. Euskarabideak eta Iruñerriko euskaltegi guztiek, Taupa mugimenduarekin batera, antolatutako ekitaldia Iruñeko autobus geltoki zaharretik Baluartera eramanen da. Izena emateko aukera zabalik dago.

Apirilaren 9an, asteazkenean, 18:30ean Baluartek hartuko du euskara praktikatzeko ekitaldi berezi hau, euskara ikasten ari diren pertsonentzat mimoz diseinaturiko topaketa, helburu bikoitza duena: alde batetik, euskaraz hitz egitea, eta bestetik euskaraz gehiago hitz egiteko aukerak ugaritzeko, parte-hartzaileen harreman-sarea handitzea.

Parte hartzaileak talde txikitan bilduko dira, launaka, mahai baten bueltan. Hainbat gairi buruz hitz egin beharko dute  15 minutuz, eta denbora hori akituta, beste talde batera mugituko dira ariketa bera errepikatzeko, baina mintzakide ezberdinak izanen dituzte aurrez aurre. Horrela, euskaraz mintzatzeaz gain, jende berria ezagutzeko aukera izango dute.

Nola parte hartu

Ekitaldi honetan edonork parte hartu dezake, baldin eta, gutxienez, B1 maila badu, eta aldez aurretik izena eman behar da, eskaera-formulario honen bidez.

Aurten, 160 lagunentzako tokia egonen da, eta gonbidatu bereziak izanen dira, besteak beste, Iñaki Perurenak, Albina Stardustek eta Amets Aznarezek parte hartuko dute.