HITZAK erakusketa kolektiboa da, eta Burlatako paisaia linguistikoa aberastea du helburu, euskarara pixkanaka gerturatzea, beste burlatar batzuen begiradaren bidez.
Azaroan Burlatan izan Euskaltzaindiaren “Euskara ibiltaria” erakusketa. Bertan, euskararen hitz eta hotsak irakurri, entzun, usaindu eta horiekin jolasteko aukera izan genuen.
Bertan ikusgai eta entzugai izan genituen holakoak: Azpeitiko lore artetik hegaka ateratzen den tximeleta, esaterako, txipillota bihurtzen da Getxora heltzen denean; mariposa bilakatzen da Mañarian eta Anizen; eskabi Zeanurin; mixirrika Orion; mitxiligote Elgoibarren; jangoiko mandaturi Donamarian; txipiriton Ezkurran; pinpilinpauxa Leitzan eta xintxitoil Mugerren. Bidaia bukatzeko, yinkoain oiloa eta papilluna Izturitzeko eta Domintxaineko lilietan pausatzen da. .
Erakusketa honek ematen ziguna hartuta, HITZAK PROIEKTUA jarri genuen abian, Burlatako hizkuntza paisaia aldatzea helburu duen egitasmoa, herria euskarazko hitzez betetzea, alegia.
Proiektuaren helburua udalerriko hizkuntza paisaian eragitea da. Hizkuntza paisaia aldatzea, alegia. Hizkuntza paisaia euskaraz zipriztindu nahi dugu. Herriko kalean euskarazko hitzez betez. Herritarrak gaztelaniarekin batera udalerriko hizkuntza propioa den euskararen edertasunaz eta aniztasunaz jabetu daitezen.
Gure hizkuntzatik urrun daudenak gurera hurbildu nahi ditugu. Euskararekin jolastera gonbidatu. Eta euskara hizkutza ezagut dezaten, disfruta dezaten. Herritarrok maita dezagun euskara. Laburbilduz, herritarrak euskarara hurbiltzeko kanpaina bat da HITZAK proiektua. Lehenengo fase batean udalerriko zenbait ikastetxeetako eta euskaltegiko euskara ikasleek haiek aukeratutako hitzak plantilla batean idatzi eta apaindu zituzten. Hitz hauek dira egunotan hainbat udal eraikinetan aurki ditzakegunak.
Eta orain, azaroaren 7 bitartean, herritarren unea da, non haien hitzak aukeratu eta zozketa batean parte hartzeko aukera izaqnen duten.
Beraz...
Zer da HITZAK?
HITZAK erakusketa kolektiboa da, eta Burlatako paisaia linguistikoa aberastea du helburu, euskarara pixkanaka gerturatzea, beste burlatar batzuen begiradaren bidez.
Horretarako, jende askori (haur, gazte eta adinekoei) galdetu diogu zein den bere euskarazko hitz gogokoena, eta partekatu egin dute, forma eta kolorea emanez.
Hitzak ez dira letren segida hutsa; gure emozio guztiak mugiarazten dituzte, oroitzeko, bidaiatzeko, ahosabai izateko aukera ematen digute, leku magikoetara eta debekatutako beste batzuetara eramaten gaituzte…
Zein da zure hitza? Nora eramaten zaitu?
Hitzak jarri diren lekuetan hiztegira eramanen zaituen QRa duzue dauden hitzen esanahia bila dezazuen.
Zer egin behar da?
Aukeratu zuretzako politenak diren 3 hitzak eta euskarazko produktuen zozketa batean sartuko zara.
Sartu Qr-an eta bete formularioa.
Eskuz bete nahi baduzu, hurbildu udaletxera astelehenetik ostiralera 8:00-14:00ak bitartean.
Epea: urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra.ozketa: otsailaren 10ean (udal sare sozialetan iragarriko da).
Non aurkitu HITZAK?
Ibili eta gozatu Burlataz: Liburutegia, Kultur Etxea, Elizgibela Kiroldegia, Udaletxea eta igerilekuak.