IKA euskaltegiaren udako eskaintza

Iruñeko IKA euskaltegiak abuztuko eta iraileko euskara ikastaroen eskaintza iragarri du. Maila guztietako euskara ikastaroak eskaini dituzte, baita C1 mailako azterketak prestatzeko ikastaroak ere.

Hona hemen IKA Arturo Campion euskategiaren udako eskaintza:

Abuztuko ikastaroak
60 orduko ikastaroak, egunean 3 orduz, astelehenetik ostiralera. 

  • Mailak: A1+, A2, B1, B2 eta B2.2 .
  • Datak: abuztuaren 1etik 26ra. Nahiago baduzu, 2 edo 3 asterako eman dezakezu izena.
  • Ordutegia: goizez 9:00etatik 12:00etara; arratsaldez 16:30etik 19:30era. Ordutegiak ikasleen beharretara moldatu daitezke, ordutegi berriak taldea sortzeko arazorik ez bada. Taldeak goizean eta arratsaldean sortzen badira, ikasleek txandako aritzeko aukera izanen dute. 
  • Prezioa: 195 euro. 2021-2022 ikasturtean IKAko Arturo Campion euskaltegian aritu diren ikasleek %10eko beherapena izanen dute ikastaroaren prezioan. 

Iraileko ikastaroak
18 orduko ikastaroak dira, egunean 2 orduz, astearte, asteazken eta ostegunetan. Ikasturtea euskaltegian hasi aurretik “nagiak astintzeko” pentsatuak; aurretik ikasitakoa freskatu, eta aurrera begira burua ikasturtean jartzeko. 

  • Mailak: A1+, A2, B1, B2 eta B2.2.
  • Datak: abuztuaren 1etik 26ra.
  • Ordutegia: goizez 10:00etatik 12:00etara; arratsaldez 17:00etatik 19:00etara. Ordutegiak ikasleen beharretara moldatu daitezke, ordutegi berriak taldea sortzeko arazorik ez bada. Taldeak goizean eta arratsaldean sortzen badira, ikasleek txandako aritzeko aukera izanen dute. 
  • Prezioa: 75 euro.

C1 mailako azterketak prestatzeko ikastaroak
Ikastaro hauen iraupena 4 astekoa da (3 astekoa ahozkoa prestatzeko), baina nahiago baduzu, 2 edo 3 asterako eman dezakezu izena. 

Ikastaro mota Datak     Ordutegiak   Prezioak
C1 azterketa osoa (80 ordu)   Abuztuaren 1etik 26ra 9:00-13:00 300 euro
C1 azterketa idatzia (40 ordu) Abuztuaren 1etik 26ra 16:45-18:45 170 euro
C1 ahozko azterketa (30 ordu) Abuztuaren 16tik irailaren 2ra  19:00-21:00  120 euro


2021-2022 ikasturteko IKAko Arturo Campion euskaltegian aritu diren ikasleek %10eko beherapena izanen dute ikastaroaren prezioan. 

Matrikula
Ekainaren 6tik aurrera webgune honetan edo telefonoz 948 22 22 46 zenbakian. 

Euskara ikasteko dirulaguntzak
Euskarabidearen eta Nafarroako udalen dirulaguntzen berri Elaide webguneko dirulaguntzen atalean.