Familia barnetegiak, oporrak bizitzeko beste modu bat

Guraso eta haurrak euskara ikasteko eta, batez ere, elkarren artean euskarazko ohiturak sortzeko batzen dira ikasleak Familia barnetegietan.

Familia barnetegien helburua guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotza da. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat.

Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute, irakasle eta begiraleek antolatutako txango, ikastaro eta tailerretan.

Mailak: B1, B2, C1
•    Uztailaren 4tik 15era. Foruan (Bizkaia)
•    Uztailaren 18tik 29ra. Adunan (Gipuzkoa)
•    Abuztuaren 1etik 12ra. Adunan/Foruan

Udako matrikulazio aldia maiatzaren 4an hasi zen. Informazio gehiago: 673 200 100 / 946 464 000 eta udabarnetegiak@aek.eus eta lotura honetan.

Dirulaguntzak
Euskara ikasteko dirulaguntzei buruzko informazioa duzu Elaide webgunean.