Euskera ahora! Ikasi eta mugitu zure mundua!

Hori da helduen euskalduntzea sustatzeko kanpainaren aurtengo leloa. Euskarabideak, 33 toki entitatek eta Nafarroako euskaltegiek elkarlanean aurkeztu dute.

Euskaltegietan izena emateko epea hastearekin batera, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako toki entitateek eta euskaltegiek “Euskera ahora. Ikasi eta mugitu zure mundua!” kanpaina aurkeztu dute. Kanpaina, batik bat, gazte jendeari zuzendu zaio, gazteak euskara ikastera bultzatzearren, euskara ikastea hautu erakargarria baita, bizipen eta aukera anitz ematen dituena. 

Irakaskuntzaren egokitzapena

Euskaltegiek ikastaro mota asko eskaintzen dituzte, presentziala, autoikaskuntza, online modalitateak, barnetegiak... Covid garaian, eskaintza mantentzeaz gain, telelanaren eta erreminta birtualen bitartez aberastu egin dute.

Euskaltegi sare zabala dago Nafarroan. Sartu Elaideko euskaltegien atalean eta aurkitu zure beharretara egokitzen dena.

Diru laguntzak

Nafarroako Gobernuak eta toki entitateek euskara ikasleendako diru laguntzak ematen dituzte. Euskarabideak irailaren 27an zabalduko du 2021-2022 ikasturteko laguntzak eskatzeko epea eta urriaren 24an bukatuko da. 

Toki entitateei dagokienez, norbere epeak eta baldintzak ditu (ikus Elaideko Diru laguntzen atala). Diru laguntzak osagarriak dira, baldin eta matrikularen gastua gainditzen ez badute.

Informazio gehiago

www.euskaraikasi.nafarroa.eus