Hemen da IKAren ikasturte berria

Nafarroako IKA euskaltegiek 2021-2022 ikasturterako ikastaro eta proposamen berriak ezagutzera eman dituzte. Atarrabiako, Bortzirietako, Barañaingo, Leitzako, Malerrekako eta Iruñeko IKAko euskaltegiek matrikulazio kanpaina abiatu dute azken asteotan.

“Aurten ere ikaSI” lelopean, kaleetan, autobustean eta abarretan ikusgai izanen ditugu prestatu dituzten kartelak. 2021 - 2022 ikasturteko eskolak aurrez aurrekoak izanen dira IKAko euskaltegietan, egoerak aukera ematen duen bitartean behintzat. Aurrez aurreko eskolak eten beharko bagenitu, ordu kopuru eta erritmoari eutsiko liekete modu telematikoan (taldekako bideodeien bidez).

Hala ere, euskaltegi bakoitzak tokian tokiko eskaintza eginen du (gurasoentzako eskolak, barnetegiak, ordutegien araberakoak….).

Matrikula egiteko epea:

Jada irekita dago matrikula epea. Web orriaren bidez egin daiteke, eskabidea beteta eta euskaltegietan ere egin ahalko da.

Modalitateak eta berrikuntzak:

  • Ikastaro estentsiboak.
  • Ikastaro trinkoak.
  • Barnetegiak.
  • Autoikaskuntza on-line.
  • EGA ikastaroak.
  • Hobetze ikastaroak.

Informazio gehiago:

www.ikaeuskaltegiak.eus