Bai&by euskararen irakaskuntzan berritzaile

Gaur egun euskaltegi gehienek eskaintzen dute etxetik ikasteko aukera, baina bada akademia bat horretan berritzaile izan zena: bai&by. Gaurko artikuluan haren metodoa ezagutuko dugu.

Bai&by metodoa euskara ikasteko sistema adimendun batean oinarrituta dago. Hona sistemaren ezaugarri batzuk: 

  • Adimen artifiziala duen bakarra, guztiz pertsonalizatua.
  • Online eta aurrez aurreko prestakuntza aukeratu daiteke.
  • Ikasi erabateko askatasunez. Nahi duzunean eta nahi duzun lekuan. 
  • Mintzapraktika-klaseak aurrez aurre, telefonoaz eta Skype bidez. 
  • Banakako jarraipena eta aholkularitza. 

Euskara ikasteko sistema adimenduna

Bai&by metodoa euskara ikasteko sistema adimendun batean oinarrituta dago. Hizketa-simulagailuari esker, esapideak eta hizkuntza-ereduak hainbat ikasketa-fasetan errepikatzen eta erabiltzen dira, oroimen iraunkorrean txertatzeko, ikasleak ondoren, benetako egoeretan, erraztasunez erabil ditzan. 

Sistemak 5 modulu, 30 maila eta 70 jarduera ditu. Horietaz gain, prozesuan gidatuko zaituen irakasle birtuala, ahoskera-ariketak eta etengabeko ebaluazioa ere baditu. 
Ikasle bakoitzak irakasle bat du euskara ikasteko, ikasketa pertsonalizatua ez dago taldeen mende, 24 orduetan erabil daiteke, eta etxetik egin daiteke.

Informazio gehiago: 
www.baiby.com