Zubiarte euskaltegian izena emateko azken egunak

Ikasturte berria hastear dago eta, horrekin batera, euskaltegiek izena emateko epea ireki dute. Gaurkoan, Zubiarte euskaltegi publikoaren eskaintzaren berri emanen dizuegu. Izena emateko epea ostiral honetan bukatuko da, irailaren 3an, bukatuko da. Beraz, ez galdu denbora!

Zubiarte euskaltegian euskara ikasteko eta hobetzeko zenbait aukera daude: aurrez-aurrekoak, autoikaskuntza, mintza taldeak eta on-line ikastaroak. Maila guztiak eskaintzen dituzte: A1 hasiera, A1+, A2, B1, B2, C1 eta EGA/C1.

Zubiarte euskaltegiak ikasgela birtuala du online klaseak emateko. Hain zuzen, azken hori da aurtengo nobedadea. Bi aukera daude: bi egunetan on-line edo autoikaskuntza, mintzasaioa eta tutoretza on-line. 

Matrikula 
Matrikula egiteko epea irailaren 3an bukatuko da. On-line egin daiteke. Aurrez aurre matrikula egiteko, eskatu hitzordua 9:00etatik 13:00etara 848 431 010 telefonoan.

Informazio gehiago webgunean
Talde eskaintza osoa , ordutegiak eta matrikulatzeko aukera Zubiarte euskaltegiaren webgunean