Errigora: Beste modura denona da onura

Martxoaren 26ra arte Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko baratzeko produktuak eskatu daitezke, euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan.

 

Eskutik Eskura Errigoraren bi kanpaina nagusietako bat da, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko baratzeko produktuak Euskal Herriko plazara eraman nahi dituena. Martxoaren 10etik 26ra oliba-olio birjina estra, ardoak eta arroz-, pasta-, lekale- eta kontserba-sortak eskatzeko aukera izango dugu ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta. Eta hau guztia auzolanean egiten da, 200 bat herritan urtez urte lanean ari diren boluntario nekaezinen lanari esker.

 

Denondako onuragarri

Elikadura burujabetzak kontsumitzaileei gauza asko ematen dizkigu: elikatzen gaituenari buruz informatuta egotea, gardentasuna, esku-hartzeko gaitasuna, erabakimena, ahalduntzea, harremanak, komunitatea, kultura, euskara… 

Gainera, onura denona da: kontsumitzaileena, ekoizleena, euskararena, herriena…

 

Badaude beste modu asko ere

Eskutik eskura kanpaina ez da elikadura burujabetza sustatzeko modu bakarra; modu gehiago ere badaude. Horietako batzuk ageri dira Errigorak zabaldutako bideoetan: Jauregia esnekien zuzeneko salmenta, Lakari kooperatiba, Sabaia kontsumo elkartea.

 

www.errigora.eus
Martxoaren 10etik 26ra oliba-olio birjina estra, ardoak eta arroz-, pasta-, lekale- eta kontserba-sortak eskatzeko aukera izango duzu ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta.