Bertsolariak festaz festa

Abuztuan, herri asko festa giroan murgiltzen diren honetan, plazaz plaza ibiliko dira bertsolariak. 

Festetako egitarauan ohikoak dira bertsolaritza saioak. Abuztuan 15 saio inguru izanen dira Nafarroan, Bortziriak, Malerreka, Leitzaldea, Larraun, Sakana, Lizarran nahiz Irunberrin. Beraz, bertsozaleek badute non gozatu. 

Plazako bertso saioak eta bertso afariak dira formatu ezagunenak, baina bestelakoak ere badira: esate baterako, bertso poteoak, bertso kalejira, bertso saio musikatuak eta abar. 

Udako bertso saioak bereziak izaten dira. Gai eta egoera jakin batean egiten dira eta saioak motzagoak eta arinagoak izaten dira bai denbora eta baita gai aldetik ere. Festa giroko bertso saioak izaten. 

Agenda
Ikusi bertso-emanaldien egutegia Elaideko agendan.