Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, Iruñean

Heldu den abenduaren 18an, goizeko 11:00etatik aurrera, Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala.

Txapelketa irailaren 24an abiatu zen, Getxon, eta udazken osoan zehar garatu da Euskal Herriko 13 herritan izandako saioetan, zeinetan 36 bertsolari aritu diren. Orain arte jokatutako saioak Bertsoa.eus webgunean ikusi daitezke. 

Abenduaren 3an izan zen azken finalaurrekoa Bilbon, eta, horrenbestez, erabakita dago zein 7 bertsolari lehiatuko diren Iruñekoan, Maialen Lujanbio, aurreko (2018ko) Txapelketa Nagusiko Txapeldunarekin batera. Hauek, hain zuzen ere: 

Bertsozale elkartearen web orriak txapelketaren garapen osoari buruzko informazioa jasoa dago. Eta Argia aldizkariak, bestalde, saioei buruzko iritzi umoretsuak ekaini ditu BTN izeneko podcastetan.

Finalerako 13.000 bat sarrera jarri ziren salgai, eta irailerako agortuta zeuden; hala ere, joateko aukerarik ez duenak zuzenean jarraitu ahalko du EITB-n.