Arian: zure mailako liburuak irakurtzeko bilduma

Arian euskara ikasteko metodoa bat da, autoikaskuntza nahi dutenengan pentsatua. Ez badakizu zein mailatan zauden, aspaldi utzi zenuelako euskaltegia, mailaketa proba egin dezakezu.

Ez badakizu zein mailatan zauden, aspaldi utzi zenuelako euskaltegia, hemen egin dezakezu mailaketa proba.

Arianek hainbat material argitaratu ditu, batez ere ikaslearen liburuak eta lan-koadernoak, eta horretaz gain, beste material batzuk lagungarriak direnak ikasketa prozesuan, gramatikak, esate baterako.

Baina besterik gabe irakurri nahi baduzu, zure mailakoa den liburu bat, ez zailegia ez errazegia zuretako, hementxe dituzu Arian metodoarekin batera plazaraturako irakurgai mailakatuak. Arian bilduman ipuin, nobela eta kazetaritza-testuak biltzen dira, A1, A2, B1 eta B2 mailetara egokituta. Eta lan pixka bat egin nahi baduzu, liburu guztiek dute audio-liburua testu idatziarekin batera, ulermena lantzeko ariketak eta hiztegi laburra.

Hona hemen aukeraketa bat:

A1 mailan bazaude, eta misteriozko liburuak maite badituzu, Albaro Rabelliren Naia eta eskultore itsua da gure aholkua. Liburu honetan, kaleko prostituta batzuk hilda agertzen dira errepide-bazterretan. Heriotza horien atzean, pertsonen trafikoa eta etorkinen bizimodu latzaz gain, zerbait gehiago ezkutatzen da. Naia detektibeak eta bere laguntzaile Margotek argitu beharko dute.

A2 mailan bazaude, eta ezerk ez bazaitu izutzen, John Landonen Atzapar-arrastoak da gure aholkua. Liburu honetako protagonista den munstroak hiru bat metro izango ditu eta gelako sabairaino iristen da. Hegazti-mokoa du munstroak, baina hegorik ez. Besoak ditu soinetik zintzilik, luzeak eta iletsuak; eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak, gorri-gorriak.

B1 mailan bazaude, eta harreman sentimentalei buruzko liburu bat irakurtzeko gogoa baduzu, Miren agur Meaberen Titare bete zorion da gure aholkua. Juan maisu  erretiratua da, eta Maria, jostuna. Elkarrekin bizitzen jarriko dira eta…

B2 mailan bazaude, Ander Izagirreren Apaiz gerrillariaren ezkutalekua da gure aholkua. Aramaioko mendietan dagoen kobazulo batean ezkutatu zen apaiz gerrillaria, fusilatu nahi zutenengandik ihesi. Paraje hori eta beste hainbat erakutsiko dizkigu Izagirrek.