Zubiarte euskaltegian izena emateko epea zabalik

2024-2025 ikasturtean matrikulatzeko epea irekita egonen ekainaren 16ra arte.

Uharten kokatuta dagoen euskaltegiak ireki du, dagoeneko, 2024-2025 ikasturterako matrikulazio epea. Matrikula egiteko epea maiatzaren 27tik ekainaren 16an izanen da. 

Gogoratu Nafarroako toki entitate askok euskara ikastaroak egiteagatik diru laguntzak ematen dituztela. Informa zaitez Elaide webguneko dirulaguntzen atalean. 

 

ZUBIARTE EUSKALTEGIA

Matrikula egiteko epea: Maiatzaren 27tik ekainaren 16ra

 

Modalitateak:

  • Aurrez aurreko ikastaroak Zubiarten, astean bi egunekoak. Maila guztiak. Goizeko, arratsaldeko edo gaueko ordutegia eta txandaka ibiltzeko aukera. 
  • Aurrez aurrekoak Zubiarten, astean egun bateko trinkoak. Mailak: B2, C1 eta EGA/C1.
  • Mintza ikastaroak. Mailak: B2 eta C1. 
  • Autoikaskuntza. Maila guztiak. Astean behin mintzatzeko aurrez aurreko klasea eta tutoretza euskaltegian.
  • On line ikastaroak. Astean bi egun. Maila guztiak. 
  • Kanpo taldeak (guraso taldeak, ikastetxeak…). 

 

Informazio gehiago
Talde-eskaintza, modalitateak, ordutegiak eta prezioak Zubiarte euskaltegiaren webgunean