IKA-Arturo Kanpion euskaltegiaren udako eskaintza

IKA-Arturo Kanpion euskaltegiak 2024. urteko udako ikastaro eta proposamen berriak ezagutzera eman ditu.
Iruñeko IKA-Arturo Kanpion euskaltegiak 2024. urte honetako udako ikastaroetan matrikula egiteko epea ireki du.

Ordutegiak eta aste kopurua

•    Udako ikastaroak lau astekoak dira, baina behar izanez gero, hiru astez edo 2 astez aritzeko aukera ematen dugu. Bi astez baino gutxiago aritzeko aukerarik ez dago.
•    Iraileko ikastaroak ordu gutxikoak dira. Ikasturtea hasi aurretik nagiak astintzen hasteko daude pentsatuta. Horiek osorik egin behar dira.
•    Taulan ageri diren ordutegiak orientagarriak dira, taldeak sortzen diren ordutegirik ohikoenak dira. Horrek ez du esan nahi ordutegi horietan guztietan maila guztietako taldeak izaten direnik. Ordutegi bakoitzean taldea sortzeko baldintza gutxienez maila bereko 8 lagun elkartzea da. Horiez gain, ikasleen beharren araberakoak ere izaten dira, goizeko 7etan hasita, gaueko 10ak arte.
•    Lanean txandaka ari bazara, arazorik gabe etor zaitezke aste batean goizez eta hurrengoan arratsaldez, betiere goizean eta arratsaldean maila bereko taldeak ari badira.

Matrikula eta ordainketa

•   Izena internet bidez eman dezakezu galdetegia beteta. Nahiago baduzu, euskaltegian bertan ere egin dezakezu, edota telefonoz 948 22 22 46 zenbakira deituta. Bulego ordutegia: 10:00 – 14:00 astelehenetik ostiralera eta 18:00 – 20:00 astearte eta ostegunetan.
•    Ikastaroen prezio osoa transferentzia bidez ordaindu behar da. Transferentzia egin arte, matrikula ez da egina izanen. Ikasleak nahi duen ordutegian eta mailan talderik aterako ez balitz, dirua itzuliko litzaioke. Klaseak hasitakoan ez da matrikularik itzuliko.

Informazio gehiago esteka honetan:https://campion.ika.eus/uda-ikastaroak-2024/


Asteburuko hiri barnetegia

•    Asteburuko hiri barnetegia eginen dugu ekainaren 21etik 23ra. Ostiralean hasi eta igande arratsaldera arte ariko gara geure euskara mailari astinaldia ematen. Klase orduak eta kanpoan egiteko jarduerak uztartuko ditugu. Otorduak prezioan sartuta daude.

Informazio gehiago esteka honetan: https://campion.ika.eus/2024/05/07/923/