AEK-k aurrematrikulazio epea zabaldu du 

Ekainaren 28a baino lehen izena ematen dutenek hainbat onura izango dituzte

AEK-k zabalik du 2024-25 ikasturtean ikasteko aurrematrikulazio kanpaina. Ekainaren 28a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako abantaila hauek izango dituzte:

  • Ikasturte honetako (2023-24) prezioari eutsiko zaio.
  • Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei.
  • Lehentasuna taldeak eratzeko orduan.

Aurrematrikularen prezioa 100 eurokoa da. Ikastaroa hasi baino lehen hura ez egitea erabakitzen baldin bada, aurrematrikularen %100 itzuliko du AEK-k. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira.


Izen-ematea eta informazioa

AEKren edozein euskaltegitan zein AEKren webgunean eman daiteke izena.