Urte berria, matrikulazio berria

Urtarrilean Nafarroako euskaltegiek ateak ireki dituzte berriro, eta ikastaro berrien eskaintza egin dute.

Guztiontzat egokitzen diren euskara ikastaroak eskaintzen dituzte AEKk, IKAk eta Zubiartek, maila, ordutegi eta leku ezberdinetan. Urteko sasoi honetan ikastaro trinkoak eta online formatukoak dira gehien eskaintzen direnak.

Eskaintza guzti horren berri izateko, hemen duzue Nafarroako euskaltegi guztien zerrenda, gertukoenarekin harremanetan jartzeko. Edo nahiago baduzue, euskaltegiak kudeatzen dituzten erakundeekin zuzenean jar zaitezkete harremanetan:

Toki Erakundeek (Udalek, Mankomunitateek…) eta Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen dituzte ikastaroak. Horretarako, hemen duzue dirulaguntza horiei buruzko informazioa.

Eta horrek konbentzitzen ez bazaitu, entzun euskaltegian euskara ikasten ari direnek esaten dutena.