Urmuga, musika mendian

Euskara ikasteko prozesuan zaudeten pertsona guztiekin partekatzen ari garen udako bidaia honetan, gure hizkuntzarekin gozatzeko moduko hainbat egoera eskaintzen ari gatzaizkizue. Gaurko atalean, Urmuga Jaialdia aurkeztuko dizuegu.

Urmuga mendi zeharkaldi musikatua da, eta natura eta pertsonak musikaren bidez erlazionatzea du helburu. 19 etapatan urmugan zeharreko oinezko zeharkaldia osatuko da, Artziniegako Anguloko portutik (Araba) Nafarroako Hiru Erregeen Mahairaino, mendebaldetik ekialdera, Euskal Herriko iparraldea eta hegoaldea lotuz. Gailur, leku eta herri esanguratsuenak musikaz beteko ditugu eta Urmuga inguruko pertsonak eta herriak harremanetan jarriko ditugu.

19 egunez kontzertu batek amaiera emango dio euskal gailur ezberdinetatik zeharreko ibilaldiari. Urmugako ibilbideak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen ditu uren banaketa-lerroa markatzen duten tontorrak, Kantauri itsasora isurtzen diren arroak eta Ebrorantz doazenak.
Jaialdia duela urte batzuetatik ospatzen da, baina edizio honek garrantzi berezia du, antzoki asko itxita edo edukiera mugekin daudelako. Kultura eta natura aire zabalean batzeko modu bat da.

Urmugako kontzertuetan, uztailaren 14tik abuztuaren 1era, Eñaut Elorrieta, Et Incarnatus Orkestra eta Donostiako Orfeoia arituko dira, besteak beste.

Kontzertuak

  • Uztailak 14, Tologorri mendia: Soka-laukotea, Maider Zabalegi, Flavio Bánterla, Xabi Zeberio, Amaia Elizaran (dantzaria).
  • Uztailak 19, Dima, Baltzolako kobazuloak: Josu eta Gari (Hertzainak), Maddi Oihenart, Miren Narbaiza, Et Incarnatus Orkestra, Igor Elortza eta Unai Iturriaga. Gorka Benitez (saxoa), Itsaso Etxebeste (baxua), Juantxo Zeberio (pianoa) eta Karlos Aranzegi (bateria).
  • Uztailak 20, Aizkorri: Maddi Oihenart, Juantxo Zeberio, Gorka Benitez.
  • Uztailak 21, Lareo: Donostiako Orfeoia, Et Incarnatus Orkestra, Eneko Dorronsoro (trikitilaria). Gorka Benitez (saxoa), Juantxo Zeberio (pianoa).
  • Uztailak 22, Aizpearro: Donostiako Orfeoia, Et Incarnatus Orkestra, Txomin Artola, Leire, Kristina, Leturia, Xendarineko ahizpak eta Oreka tx. Gorka Benitez (saxoa), Juantxo Zeberio (pianoa), Enrike Solinis.
  • Uztailak 26, Baigorri: Donostiako Orfeoia, Et Incarnatus Orkestra, Niko Etxart, Xendarineko ahizpak, Eltzegor, Mikel Urdangarin, Eñaut Elorrieta, Baigorriko gaiteroak. Gorka Benitez (saxoa), Juantxo Zeberio (pianoa).
  • Uztailak 28, Okabe: Euskal Barrokensemble.
  • Uztailak 30, Zaraitzu: Donostiako Orfeoia eta Musikak
  • Abuztuak 1, Hiru Erregeen Mahaia: Amaiera kontzertua hainbat musikarirekin

Informazio gehiagorako, sartu: www.urmuga.eus