Euskara ikastea eta maitatzea, biak bat

Haisul Chang Taiwandarra eta Ruben Maeztu iruindarra ekaina hasieran ezkondu ziren, eta oporraldia barnetegian eman dute euskara hobetzen. Bikote ezkon berriak eztei bidaiarako Lazkaoko barnetegia eta euskara ikastea aukeratu dituzte. Izan ere, euskara ikastea bidaia zoragarria baita.

Argazkia: Goierriko Hitza.

Iturria: eitb.com

Bikote ezkon berriari Euskadi Irratian elkarrizketa mamitsua egin zioten.