Euskararen nazioarteko eguna: ospatu eta aldarrikatu

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta horren harira hainbat ekitaldi antolatu dira eta erakunde publikoek nahiz gizarte mugimenduek euren adierazpenak prestatu dituzte. Udal arloan eta Nafarroan, bi ekimen nabarmentzen ahal dira, batetik, Nafarroako hainbat udalerrik elkarrekin ondu eta onartu duten adierazpena, eta, bertzetik, UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak egin duen adierazpena; UEMAko Nafarroako udalerriek bat egin dute horrekin.

Nafarroako hainbat Udalek honako adierazpena onartu dute, abenduaren 3an Euskararen nazioarteko eguna ospatuko den honetan. Adierazpenaren bukaeren Kirmen Uriberen testu hau erantsi dute:

Emakume hark  [Philis Levin] esan zidan bazuela euskararen berri aurretik ere, ezagutzen zituela euskaraz idatzitako testuak. (…) Harri eta zur geratu zen testuan agertzen ziren x guztiekin. Altxorraren mapa ematen du zuen hizkuntzak, esan zidan, gainontzeko letra guztiak ahaztu eta x letran soilik arreta jartzen baduzu altxorra non dagoen jakin dezakezula ematen du. Ezagutzen ez duzun hizkuntza bati buruz esan zitekeen gauzarik politena zela hura bururatu zitzaidan, altxor baten mapa dela.

Adierazpenarekin bat egin dute udalen zerrenda:

Agoitz, Aezkoa, Antsoain, Artzibar-Auritz-Erroibar, Atarrabia, Berriozar, Burlata, Erronkari, Zaraitzu, Esteribar, Gares, Uharte eta Zizur Nagusia.

Nafarroako UEMAko udalerriek, Euskal Herriko UEMAko gainerako udalerriekin batera, honako adierazpen hau bere egin dute.

Nafarroako UEMAko udalerrien zerrenda:

Araitz, Arantza, Arano, Arbizu, Areso, Arruazu, Bakaiku, Basaburua, Baztan, Bera, Donamaria, Doneztebe, Etxalar, Etxarri Aranatz, Goizueta, Igantzi, Ituren, Lakuntza, Larraun, Leitza, Lekunberri eta Lesaka.