Euskaltegiak mintzo: Euskara ikasteko barnetegiak eta trinkoak, uda igarotzeko plan hoberik ez da!

AEK euskaltegitik dator notizia...

Uda heldu da eta AEK-ko eskaintza oparoa, ere bai. Barnetegiak, udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena. Barnetegian denetarako astia izango duzu: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko. 

Urtero legez, hainbat barnetegi mota ezberdin proposatu dizkigute.

Hainbat buru zenbat aburu esaerak dioen bezala, esan genezake, AEK-k, hainbat helburu zenbat barnetegi eskaintzen dituela:

  • Euskalduntze prozesuan aurrera egin nahi duzula, ezin hobea da barnetegi arruntaren eskaintza. Hamabost egunez eremu euskaldun oso batean, euskal eskolak jasotzeaz gain harreman guztiak euskaraz egingo dituzu.
  • Euskaraz komunikatzeko gai bazara baina zure euskarari bultzada bat eman nahi diozula eta gainera kirola eta natura gustuko dituzula... zergatik ez uztartu hirurak? Aukera paregabea barnetegi ibiltaria da, oinez zein bizikletaz.
  • Familian euskaraz bizi nahi baduzue, familia barnetegia hizkuntz ohituretan eragiteko sortu du AEK-k. Hamar egunez, gurasoek zein haurrek opor bereziez gozatzeko proposamen ona: eskolak, irteerak, jolasak, tailerrak...
  • Baina udan ezin izan bazara barnetegira joan eta, ikasturtea hasi aurretik, euskara freskatu beharra sumatzen baduzu... ikastaro trinkoa antolatu dute irailean; 5etik 16ra, goizeko 9etatik 12etara, astelehenetik ostegunera.

Ez galdu bideoak:

Barnetegi ibiltaria

Euskalduntze barnetegia

Familia barnetegia