Euskaltegian izena eman eta euskara erdigunean jartzera dei egin du AEK-k

Datozen asteetan matrikulazio kanpaina "handi" eta "aktibo" bat abiatuko dute. Azken ikasturtean %5 igo zen matrikula kopurua.

Ikasturte berrirako matrikulazio kanpaina martxan jarri du AEK Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak. Dagoeneko eman daiteke izena urrian hasiko den ikasturterako. "Euskara ikasteko garaia berriz hemen dugu, euskara maila hobetzeko eta euskara erabiltzen jarraitzeko" adierazi dute AEK-tik.

Datozen asteetan kanpaina "aktibo eta handi" batean murgilduko direla adierazi zuten. Kanpainaren euskarri grafikoetan "euskara" hitza modu ausart eta nabarmenean islatu nahi izan dute, euskara foku guztietan jartzeko: "Euskara erdigunean jarri behar dugu, guztion eskura, ahalik eta herritar gehien euskaltegietarako bidean jartzeko".

Arduradunek irakasleen profesionaltasuna eta berotasuna gogoratu nai izan zituzten: "Ikasleek bidelagun onenak izango dituzte, AEK-ko irakasleek, ikasprozesuan aurrerantz egin dezaten eta euskara pasio handiz ezagutu eta erabil dezaten". Lankideen arteko harremana oso erraza dela azpimarratu dute: "Ez gara lankideak; lagunak gara". Ikasleak ere oso ondo konpontzen direla azaldu dute, antzeko helburuekin hurbiltzen direlako euskaltegietara: euskara ikastera, jendea ezagutzera eta ondo pasatzera. 

Euskara ikasteko aukerak
AEK-k euskara presentzialki nahiz online ikasteko aukera eskainiko du. Biak uztartzeko aukera ere egongo da. Horrez gain, autoikaskuntzarako aukera ere egongo da, euskaltegian zein etxean. Eredu konbinatuak aurrez aurreko eskola eta autoikaskuntza uztartuko ditu. Foruko barnetegia, Urdaibaiko biosfer erreserban kokatuta dagoena, urtea osoan egongo da zabalik. 

Erakunde askok ematen dituzte diru laguntzak euskara ikasteko (udalek, mankomunitateek, Nafarroako Gobernuak...). Nafarroako Gobernuak diru laguntzak handitu ditu. "Garrantzitsua da herritarrek aukera horiek ezagutze, euskarara eta euskaltegietara hurbiltzeko ezinbesteko osagaia baitira", azpimarratu zuten koordintzailea nagusiak. 

Informazio gehiagorako:
AEK