Euskaltegiak eta dirulaguntzak

Ikasturte berria hurbiltzen ari dela, aurki irekiko dira euskara ikasteko matrikula egiteko epeak Nafarroako euskaltegietan; eta, aldi berean ere, diru-laguntzak eskatzeko deialdiak eginen dituzte Nafarroako hainbat toki entitatek eta Euskarabideak.

Eskaintza zabala da, eta erakunde publikoek zein gizarte entitateek antolatutakoa da. 

Eta helduen euskalduntzea bultzatzeko Nafarroako toki entitateek eta Euskarabideak dirulaguntzak ematen dituzte. 

  • Diruz laguntzen duten toki entitate gehienek matrikula kostuaren portzentaje handi bat ematen badute ere, entitate guztiek ez dituzte baldintza eta kopurua erabakitzeko irizpide berberak. Gainera, eskatzeko epeak ere ez dira berberak udal guztietan. Dirulaguntza hauen berri izateko sartu Elaideko dirulaguntzen atalean, eta aukeratu dagokizun entitatea.
  • Horiez gain, Euskarabideak ere diru kopuru bat bideratzen du helduntzako euskara klaseak diruz laguntzeko. Laguntza hauek bateragarriak dira toki-entitateek ematen dituztenekin, eta urtean zehar laguntza hauek arautzen dituen Foru Agindua argitaratuko da.