Euskaltegiak mintzo: Zubiarte Euskaltegi Publikoan matrikula egiteko epea zabalik

Zubiarte euskaltegitik dator notizia...

Helduentzako 2022-23 ikasturteko euskara ikastaroetarako izen-emateak irailaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Euskara Helburu lelopean, Nafarroako Gobernuak helduei euskara ikasteko matrikularen bigarren epea ireki du asteazkenetik irailaren 4ra, Huarteko Zubiarte Euskaltegian.

Euskaltegi publikoak ikasturte honetarako eskaintza zabaldu du, maila guztiak emanez (A1, A2, B1, B2 eta C1), bai aurrez aurre, bai on-line. Bide telematikoz, prestakuntza astean bi saiotan egingo da, arratsaldeko ordutegian.

Eskola aurrez-aurrekoetan, berriz, B2 mailako mitza-praktika taldeak eta EGA azterketa prestatzeko talde espezifikoak daude.

Ikasturte honetan autoikaskuntza goizez, arratsaldez eta gauez eskaintzen da, herritarrek prestakuntza eta lanaldia bateragarri egiteko aukera izan dezaten. Irakaskuntza planaren barruan kanpoko ikastaroak ere antolatzen dira.

Gainera, unibertsitatez kanpoko irakasleek, beren eskola-orduetatik kanpo eta doan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Irakasleen Prestakuntza Planaren barruan sartzen diren ikastaro horietako edozein egin ahal izango dute.

Informazio gehiago, Euskaltegiaren web orrian.

Eta gogoratu, irailean Nafarroako udal askok 2021-22 ikasturteko euskara eskola diruz laguntzeko deialdiak ateratzen dituztela.