Etxe girorako zeluloide proposamena: HUHEZINEMA jaialdia eta filmak online

Donostiako Zinemaldia ez da Euskal Herriko zinema jaialdi bakarra, badira gehiago ere, eta izurriteak horietako bat bete-betean harrapatu du: HUHEZINEMA, Euskal Film Laburren jaialdia. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko 4. mailako ikasleek antolatuko dute aurten.

Epidemiak harrapatu bai, baina ez du eragotziko jaialdia egitea. Bihartik hasita, asteazkena 25, eta amaitu bitarte, ostirala 27, online eskainiko baitute: Twitch, Youtube eta Instagram . Eta ezer ez galtzeko, hemen duzue egunez eguneko eta orduz orduko programazioa.

Aukera aparta zinemaren munduarekin ederki pasatzeko, baina, eta ostiraletik aurrera zer? Bada, zinema euskaraz gozatzeko baditugu ere hainbat aukera, sortu berri den Filmin Kanalean 52 film eta dokumental dituzu prezio ezinhobean, eta Nafarroako eLiburutegian beste 29 dituzu maileguan hartu ahal dituzunak, besteak beste Gartxot, Bertsolari, Oreina…

Bestalde, zeure etxeko telebistan ETB-1 ikusteko zailtasunak badituzu, jakin online zuzenean ikus daitekeela. Eta hemen duzu eguneko programazioa. Baina, artikulu honetan zinemaz ari ginen, bada, ETBk bestelako lan batzuk ere nahieran ikusgai jarri ditu. Hona hemen hautaketa bat: 

Errementari fantasiazko filma, Margolari eta Nomadak TX dokumentalak, Kutsidazu bidea Ixabel eta Eutsi! film umoretsuak, Bihotzondoko sekretuak, Berri ona, Obaba.

Eta txikiekin zer ikusi? Bada, jo era.eus-era.