Erabili sare sozialak euskaraz

Heldu zaigu jada hirugarren asteburua konfinamenduan. ELAIDEk zuen itxialdi-kide izaten jarraitu nahi du egun hauetan guztietan. Aurretik igotako berrietan bezala, gaurkoan ere, jendearekin harremanetan jartzeko horrenbeste baliatzen ditugun sare sozialak ditugu mintzagai.

Oraingo honetan urrats bat haratago heldu nahi dugu. Hainbat sare sozial; hala nola, Facebook eta Twitter, euskaraz konfiguratzeko aukera eskaintzen dute.

Normalki sare hauek guztiak erdaretan  konfiguratuta egon ohi dira, ingelesez, eta gure kasuan gazteleraz edota frantsesez. 

Ordea, harremanetarako etengabe erabiltzen ditugun tresna garrantzitsu hauek, gurera, euskarara ekartzea erraza da oso.

Askok ez duzue jakingo agian, baina gaur egun sare sozialak euskaraz erabiltzeko aukera dugu. Nola? Bada, uste baino askoz ere errazagoa da: hiru urrats nahikoak dira gure Facebook orrian edota Twiterren euskaraz jarduteko. Jarraian, azalduko dizkizuegu argibideak.

Nola konfiguratu Facebook euskaraz?

•    Gure kontura sartu eta ‘Configuración’ atalera jo behar dugu, orriaren goiko aldean, eskuin muturrean dagoen gezitxoan dagoen aukeran klik eginda, hain zuzen ere.
•    Ondoren, ezkerraldean ditugun aukeren zerrendan, ‘idioma y región’ aukeratu.
•    ‘Configuracion de’ Eskuineko aldean “Idioma de Facebook” agertzen den horretan editar klikatu eta agertuko den zerrendan, ‘euskara’ aukeratu, eta ‘guardar cambios’ onartu
•    Eginda! Has gaitezke Facebook euskaraz erabiltzen!

Nola konfiguratu Twitter euskaraz?

•    Sartu zure profilaren konfigurazioan (siluetaren ikonotxoa)
•    Hizkuntza ("Basque-Euskera" gisa dago, ez "euskara" gisa)
•    Hizkuntza aldatu
•    Gorde

On egin, lagunok!