Elantzen, euskara lantzeko webgunea

Elantzen Euskararen Erakunde Publikoak, Euro Eskualdearen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, bultzaturiko webgunea da, euskara lantzeko baliabide digitalen biltegi bilakatzea helburu duena.

Irakasleei nahiz ikasleei zuzendutako tresna da, haien arteko komunikazio eta elkarreragina bultzatzeko.  Webgune erakargarria eta nabigazio arinekoa da, eta biltzen dituen baliabideak doakoak eta eskuragarriak dira erabiltzaile guztientzat, euskara era atseginean eta erakargarrian lantzeko.
Askotariko materiala biltzen du aplikazioak:

  • Ipuinak, entzutera eta irakurtzera emanak, gramatika eta lexikoa lantzeko, hiru proiektutan antolatutakoak: Minan, Amets Arzallusen eta Ibrahima balderen izen bereko liburua oinarri duena; Ali eta Medi, Bernardo Atxagaren testu batetik abiatutakoa; eta beste 9 ipuin gehiago.
  • Abestiak, lexikoa eta kultura aberasteko.
  • Bideo interaktiboak, ahozko ulermena lantzeko.
  • Olerkiak, euskal ondarea hobeki ezagutzeko eta prosodia lantzeko.
  • Gramatika, modu argi, erraz eta erakargarrian azaldua.
  • Ariketak, aholkuez lagunduak.
  • Transkripzioaz lagundutako entzumenezko dokumentuak, ahozko ariketekin.
  • Haurrentzako ariketa jostagarriak, hiztegia berrikusteko.
  • Eta irrati eta telebistako berriak ere.

Lotura: hemen