Eguberrietako oparietan kultura ezinbesteko

Bertan ditugu Eguberriak. Urteko aro honetan ohikoa izaten da lagun artean edo familian opariak egitea. Inondik inora, data hauek aproposak dira euskarazko kultura oparitzeko, are gehiago Durangoko azoka bukatu berritan. Musika, literatura, antzerkiak… hamaika aukera daude!

Durangoko nobedadeak

Pasatu berri dugu Durangoko azoka eta, ohi bezala, euskal argitaletxe eta diskoetxeek nobedade asko aurkeztu dituzte bertan. Euskal sortzaileen 1026 lan berri izan dira salmenta-mahaitean, gehienak liburuak (694), baina musikak ere leku nabarmena izan du (163). Nobedadeen itsaso horretan galdu nahi ez baduzu, Elaideko artikulu honetan zenbait literatur gomendio aurkituko dituzu.

Durangoko azoka bukatuta, zure herriko liburu dendetan aurkituko dituzu liburu eta diskoak. 

Katalogoa

Seme-alabendako edo ilobendako opari bila bazabiltza, Euskarazko Produktuen Katalogoan hamaika ideia dituzu. 0-12 edo 12-16 urteko adin-taldeetan banatuta, euskarazko liburu, musika, komiki, film eta jostailu gomendagarriak aurkituko dituzu bertan. 

Zuzenekoak

Aurrez aurreko esperientziak nahiago badituzu, gure herrietako antzokiek hamaika aukera eskaintzen dituzte euskaraz: kontzertuak, antzerkiak, liburu-aurkezpenak eta abar. Antzoki batzuek kultur-bonoak oparitzeko aukera ematen dute.  

Sartu Elaideko agendan eta aurkitu gustuko ekitaldia.