Hitza kantu bihurtuko da Iruñean

O-ko Andre Maria Plazak Iruñeko Udalaren `Kantu eta Hitza´ euskal musika programaren edizio berri bat jasoko du. Kontzertuak maiatzaren 15etik ekainaren 19ra bitarteko ostegunetan izango dira, 20:00etan. Aurretik, apirilaren 24an, 19:30ean, Jon Maiak kontzertua eskainiko du Baluarte antzokian.

Iruñeko Udalak antolatuta, O-ko Andre Maria Plazak `Kantu eta Hitza´ euskal musika programaren edizio berria  jasoko du. Kontzertuak maiatzaren 15etik ekainaren 19ra bitarteko ostegunetan izango dira, 20:00etan. Sarrera librea izango da lekuak bete arte.

Eguraldia txarra izanen dela aurreikusten bada, Erraldoien Txokoan (Descalzos 72) eginen dira kontzertuak. Kasu horretan edukiera mugatua izanen da. Sarrerak doan izanen dira eta bertan jasoko dira, kontzertuak hasi baino ordubete lehenago. Bi sarrera hartzen ahalko ditu, gehienez, pertsona bakoitzak.

Aurten, zikloari hasiera eman baino lehen, Jon Maiak kontzertua eskainiko du apirilaren 24an, 19:30ean, Baluarten. Sarrerak (15 €) leihatilan edo Baluarteko webgunean eskuratu ahal izango dira.

Kontzertuak

Apirilak 24, 19:30ean, Baluarten: Jon Maia. Kantu berri bat gara. 
Maiatzak 15, 20:00etan, O-ko Andra Maria plazan: Ziztada & Rlantz (Euskaraldia)
Maiatzak 22, 20:00etan, O-ko Andra Maria plazan: Anari.
Maiatzaiak 29, 20:00etan, O-ko Andra Maria plazan: Frikun
Ekainak 5, 20:00etan, O-ko Andra Maria plazan: Hiuzz
Ekainak 12, 20:00etan, O-ko Andra Maria plazan: Mirua
Ekainak 19, 20:00etan, O-ko Andra Maria plazan: Xendra