Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta horren harira hainbat ekitaldi antolatu dira eta erakunde publikoek nahiz gizarte mugimenduek euren adierazpenak prestatu dituzte. Udal arloan eta Nafarroan, bi ekimen nabarmentzen ahal dira, batetik, Nafarroako hainbat udalerrik elkarrekin ondu eta onartu duten adierazpena, eta, bertzetik, UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak egin duen adierazpena; UEMAko Nafarroako udalerriek bat egin dute horrekin.
Gehiago
Abenduaren 5etik 8ra egingo da Durangoko Azoka. Aurten 60 urte beteko ditu, gainera. 1026 kultur nobedade egongo dira ikusgai, horietatik 694 liburuak. Zaila da hain aukera zabalean aukeraketa egitea. Elaiden proposamen bat egin nahi dizugu lagungarria izanen zaizuelakoan.
Gehiago
Finalaurrekoak jokatuta, erabaki dira finalean lehiatuko dira 8 bertsolarien izenak. Finalaurrekoak irabazita sailkatu dira Eneko Lazkoz, Julio Soto eta Joanes Illarregi eta lortutako puntuei esker beste 5 bertsolari. Finala azaroaren 29an izanen da, Iruñeko Nafarroa Arenan, arratsaldeko 17:00etan hasita.
Gehiago
“Ezinbestekoak euskararentzat Agerrean” lelopean, Errigoraren hamabigarren ´Euskarari Puzka” kanpaina martxan da. Saskiak eskatzeko epea azaroaren 13an amaituko da.
Gehiago
Udazkenetik negurako bidean, gauak gero eta luzeagoak diren aroan, hainbat erritu egin izan dira Europa osoan, baita gurean ere: urtearen heriotza, uzta bilketa, hildako senideen oroimena… Garai batean, esaterako, kalabazak edo arbiak husten ziren eta aurpegi forma ematen zitzaien, kandela txiki bat sartu eta bide bazterrean argiztatuta jartzen ziren, bizilagunak beldurtzeko eta hildakoen arimei bidea erakusteko.
Gehiago
Urriaren 31n amaituko da euskara ikasteko laguntzak eskatzeko epea, eta deialdi honetan B modalitaterako eskaerak aurkeztu ahal izanen dira, hau da, 2025eko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasi eta 2026ko ekainaren 30ean amaitu diren ikastaroak.
Gehiago
Urriaren 19an izanen da Nafarroa Oinez eguna. Adin guztiendako jarduera, ikuskizun eta kontzertu-sorta zabala antolatu du Paz de Ziganda ikastolak. Familia giroan edo lagunartean euskal giroaz gozatzeko aukera aparta Iruñetik bertan. Euskaltzale guztiei Atarrabiara hurbiltzeko gonbitea egin diete.
Gehiago
Azken urteotan autoikaskuntzak eta online ikastaroek ikasketa panorama astindu dute, ez bakarrik euskarari dagokionez. Honez gero badira urte batzuk euskaltegiek eta bertzelako erakundeek euskara Internet bidez ikasteko plataforma eta metodoak eskaintzen dituztena. Berriki aurkeztu duten Ingura plataforma digitalak hobekuntza nabarmenak eta baliabide gehiago dakartza. Plataforma honen atzean erakunde publikoak daude, tartean Euskarabidea.
Gehiago