2025/05/26 12:00 Iruña. Topagunea: Santa Maria la Real plaza

Bisita antzeztua euskaraz: Memoria eszenikoa

MEMORIA ESZENIKOA
BISITALDI ANTZEZTUA EUSKARAZ

Ibilbide antzeztua da Iruñeko alde zaharreko kaleetan zehar, hiriaren historia egin duten emakumeetako batzuei bizia emateko. Esanguratsuak izan diren leku batzuk zeharkatzen ditu; haietako aunitz, topaguneak eta elkar babesteko tokiak. Hainbat garai, lanbide eta eginkizunetako emakumeak irudikatzen dira, XX. mendeko lehen erdiko Iruñean arreta berezia jarrita, bai eta garai horretako gertakari politiko, ekonomiko eta sozialetan ere. Proiektua bertako artista feministen talde batek sortu du, beren lana partekaturik, Nafarroako Antzerki Eskolan egonaldi artistiko bat egin eta gero.

Ideia: Ana Diez de Ure, Maia Ansa
Ekoizpena, zuzendaritza eta interpretazioa: Maia Ansa, Maria Araiz, Garazi San Martin
Jantzi diseinua eta atrezzoa: Alicia Otaegui
Jantzi laguntzailea: Edelweiss Hernández, Aitana Izquierdo, Odei Reyes, Makarú Kostura Kreativa
Diseinu grafikoa: Nohis
Teaserra: Sandra Urra

TOPAGUNEA: SANTA MARIA LA REAL PLAZA

+13
Doan. Izen ematea