Zubiarte euskaltegian izena emateko bigarren aukera

Matrikula egiteko 2. epea urtarrilaren 16tik 22ra izanen da. Matrikula aurrez aurre, telefonoz edo posta elektronikoz egin daiteke. Zubiarte euskaltegi publikoa da eta maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu.

Zubiarte euskaltegian euskara ikasteko eta hobetzeko zenbait aukera daude: aurrez-aurreko ikastaroak, mintza taldeak, online ikastaroak eta autoikaskuntza (astero mintza saio presentziala). Euskaltegiak maila guztiak eskaintzen ditu: A1, A2, B1, B2 eta C1. EGA/C1 azterketak prestatzeko ikastaro bereziak ere eskaintzen dituzte.

Bigarren epe honetan jada martxan diren taldetan sortu diren hutsuneak beteko dira. Horretaz gain, A1-hasierako 2 talde ere eskaintzen dira, bat goizeko ordutegian (astearte eta ostegunetan 9:15etik 11:45era) eta bestea arratsaldekoan (astelehenetan eta asteazkenetan 17:00etatik 19:30era). 

Matrikula

Izen-ematea on-line egin daiteke. Modu presentzialean egin nahi izanez gero, eskatu hitzordua 848 431010 telefonoan edo euszubia@educacion.navarra.es postara idatzita. 

Informazio gehiago:

Talde eskaintza osoa, ordutegiak eta matrikulatzeko aukera Zubiarte euskaltegiaren web orrian.