Euskaraldian izena emateko azken egunak

Euskaraldia hastera doa. Azaroaren 18an abiatu eta abenduaren 2ra arte iraungo du ariketa sozial erraldoiak. Belarriprest edo ahobizi bezala parte hartu nahi duen orok izena emateko aukera zabalik dauka Euskaraldia hasi arte.

Aurten, gainera, aurreko edizioren baten izena eman zutenek ez dituzte datu guztiak berriro eman beharko, parte-hartzea berrestearekin nahiko izango dute (posta elektroniko bidez jasotako mezuak baliatuta, zein izenematea.euskaraldia.eus webgunearen bidez.

Txapen banaketari ere ekin zaio: Zure herrian non banatzen dituzten ikusi nahi baduzu, sakatu hemen.  

Nafarroako herri askotan Euskaraldiari hasiera emateko festa ugari eginen dira; Iruñean Zentral Aretoan ospatuko da jai nagusia. Honatx egitaraua:

Animatu: HITZEZ EKITEKO GARAIA da.