Nafarroako euskaltegien negu-udaberriko eskaintza

Euskaltegien 2022-23 ikasturteko bigarren zatirako eskaintza berria. Ikasturtearen sasoi honetan, ikastaro trinkoak eta on-line ikastaroak nabarmentzen dira.

2022-23 ikasturtea iragan irailean hasi bazen ere, urtarril-otsailetik aurrera Nafarroako euskaltegiek bigarren eskaintza aldi bat zabaldu dute. Eguneko ohiko ikastaroez, trinkoetan sakondu nahi dute.

AEK eta IKA ikastaro ugarirekin heldu zaizkigu. Ikasturtearen sasoi honetan, ikastaro trinkoak eta on-line ikastaroak nabarmentzen dira. Hori dela eta, ELAIDEk 2022-2023ko ikasturtearen bigarren zatirako euskara-ikastaroen nondik norakoak azaldu nahi dizkizu.

Halaber, ez duzu ahaztu behar Nafarroako toki-entitate askok ikastaro hauek egiteagatik diru-laguntzak ematen dituztela. Informa zaitez!!


AEK

Matrikula egiteko:
Web orriaren bidez egin daiteke. Euskaltegietan ere egin ahalko da matrikula.

Modalitateak: 2023ko urtarril-otsailetik aurrera
•    Ikastaro estentsiboak
•    Ikastaro trinkoak, urtarriletik aurrera eta plaza libreak dauden bitartean.
•    On-line ikastaroak
•    Autoikaskuntza
•    %5eko deskontua izanen dute matrikulazioaren prezioan, aurrematrikula egiten dutenek.

Informazio gehiago:
www.aek.eus


IKA

Matrikula egiteko:
Webgunean bertan eta telefono bidez.

Modalitateak. 2023ko urtarril-otsailetik aurrera.
•    Ikastaro estentsiboak
•    Ikastaro trinkoak 2023ko otsailean. Hastapena, maila guztiak eta C1eko birpasa.
•    Autoikaskuntza on-line
•    EGA ikastaroak
•    Hobetze ikastaroak.

Informazio gehiago:
www.ikaeuskaltegiak.eus