Badator Iruñerriko I. Mintzodromoa

AEK-k, IKAk, Iruñeko Hizkuntza Eskolak, Zubiarte euskaltegi publikoak eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoak Iruñerriko I. Mintzodromoa antolatu dute. Urriaren 28an, ostegunean, 18:30ean izanen da Iruñeko autobus geltoki zaharrean. Deialdiak arrakasta izan du eta plaza guztiak bete dira.

Mintzodromoa hainbat gairen inguruan iritziak trukatzeko gunea da. Antolatzaileek hiru gai proposatuko dituzte eta horien inguruan aritzeko gidoitxoa ere bai. Lau-bost laguneko taldeak eginen dira. 10-15 minutuz gai baten inguruan aritu ondoren, tokia eta gaia aldatuko dituzte eta beste talde batean arituko dira beste gai baten inguruan tar-tarrean; tar-tar goxoan. Hori egindakoan, berriz ere gaia eta mintzakideak aldatu eta gauza bera eginen dute.

Antolatzaileek parte hartzera animatu dituzte euskaraz poliki, ongi eta oso ongi ari diren Iruñerriko euskaldunak. Deialdiak arrakasta izan du eta aurreikusitako edukiera bete da. Beraz, giro ona espero da ostegunean, Iruñeko autobus geltoki zaharrean.