Ongi etorri Elaide berrira!!

Ongi etorri Elaidera, ongi etorri euskarazko komunitatera! Eraberritu* dugu www.elaide.eus! Proposamen berri hau zure gustukoa izatea espero dugu, erakargarria* bezain erabilgarria

Zeinentzat? Euskara ikasleentzako txokoa da Elaide. Euskarara hurbildu nahi baduzu, ikasketa* prozesuan aurrera egin nahi baduzu, euskaraz egiteko aukerak eta baliabideak* bilatzen badituzu, toki ezin hobean* zaude. Euskara eta euskal kultura eskura paratuko* dizkizugu, eta zurekin konpartituko dugu aberastasun* hori; zure bidelagun* izanen gara.

Zer eskaintzen* dizu Elaidek? Itxura*, atal* eta baliabide berriekin heldu gara. Bertan aurkituko dituzu: informazio eguneratua eta interesekoa, euskarazko aktibitateen agenda, bi asteroko boletina, euskara ikasteko dirulaguntzei* buruzko informazioa, euskara ikasi eta praktikatzeko baliabideak, hainbat webgune eta proiektuetara estekak* ( euskaltegiak, mintzapraktika, Euskaraldia, tokiko hedabideak, etab.).

Erregistratu nahi? Elaide erabili eta hobetzeko iradokizunak* egitera animatzen zaitugu. Eta horretarako, urrats* sinple batekin hasten ahal zara, bi astean behin bidaliko dugun buletinera harpidetzera*. Eduki* eta informazio interesgarria jasoko dituzu. Probatu nahi?


Eraberritu: renovar

Erakargarria: atractivo/a

Erabilgarria: de utilidad

Ikasketa: aprendizaje

Baliabideak: recursos

Ezin hobe: perfecto

Paratu: poner

Aberastasun: riqueza

Bidelagun: acompañante

Eskaini: ofrecer

Itxura: imagen

Atal: sección

Dirulaguntza: subvención

Esteka: link, vínculo.

Iradokizunak: sugerencias

Urrats: paso

Harpidetza: suscripción

Eduki: contenido