Euskara ikasteko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik da

Nafarroako Gobernuak euskara ikasteko dirulaguntza* deialdia* argitaratu* berri du. Ikastaro estentsiboak, trinkoak*, barnetegiak eta autoikaskuntzakoak lagunduko ditu.

Diruz lagunduko dira 2018ko azaroaren 1etik  2019ko irailaren 30a arte egiten diren ikastaroak, eta eskaerak* aurkezteko* epea* irailaren 16an amaituko* da. Informazio guztia hemen*, baita eskaera aurkezteko agiriak* ere.

Dirulaguntza: subvención.

Deialdia: Convocatoria.

Argitaratu: Publicar.

Trinko: Compacto, intensivo.

Eskaera: Solicitud.

Aurkeztu: presentar.

Epea: Plazo.

Amaitu: Finalizar.

Agiriak: Documentación.